Orain arteko gizartearen historia klase-borroken historia da. Askeak eta esklaboak, patrizioak eta plebeiuak, baroiak eta glebako jopuak, gremio-maisuak eta ofizialak; hitz batean, zapalduak eta zapaltzaileak, elkarren aurrez aurre beti, etengabeko borroka bat egin dute…
"Guernica 1913" antzezlanak borroka horretan gertatutako gertaera bat kontatzen du. Esperanza y Uncetako (Ondoren ASTRA izango zena, Unceta y compañía, arma laburrak egiten zituen enpresa garrantzitsua) langile eibartarrek 1913ko udazkenean Gernikan egindako greba, amaiera epikoa izan zuena.
Lehenengo fabrika, lehenengo greba, lehenengo aldarrikapenak, lehenengo eskakizunak aginte-klaseari, lehenengo protestak, lehenengo kuestionamenduak elizaren eta fedearen konbikziotik ezarritako autoritatearekiko...
Antagonikoak ziren bi mundu elkartu ziren, bi klase sozial, eta elkarketa horretatik sortu zen gizarte berria, damaskinatuan burdina eta urrea uztartzetik bitxia sortzen den moduan.
Bazituen bere baitan maitasunaren inguruko balio betierekoak, gazteria, lana, emakumea gizartearen eustaile modura. Ehun urte beranduago, kontrapuntua gaur egungo errealitaterarekin alderatuz; balio aldaketa, borrokarako jarrera aldaketa... altxatzea horrenbeste kosta zena zela jausten doala erakusten duena.
Benetako gertaeretan dago oinarritua, Txato Etxaniz Gernikazarra elkarteko kideak ikertu eta jasotako informazioari esker.
Junto a ello los valores eternos del amor, la juventud, el trabajo y el papel de la mujer en la destacada participación que tiene esta en el sostenimiento de cualquier sociedad. El contrapunto con la actualidad cien años después, cambio de valores, de actitud de lucha... de ver como se cae lo que tanto costó levantar.
Basado en hechos reales investigados y recogidos por el historiador Txato Etxaniz.
Irakurri gehiago →