¡Ese no! giza harremanei buruzko komedia dibertigarri bat da, bertan pertsonaiak eguneroko maskara atsegin horietatik, gizabanako bakoitzak ezkutuan duen barne-errealitate gordinetara bidaiatzen da, horiek azaleratuz. Adiskidetasunari, hipokrisiari eta zitalkeriari buruzko komedia hurbil eta zuzena da, askotariko gaiak lantzen direlarik; maitasuna, maitemina, denbora eta familia.
Inspirada en "Le Prenom" de los franceses Alexander Patelliere y Matthieu Delaporte con un texto rico y dinámico, nos traslada a una velada entre amigos, y familia, donde un divertido juego sobre el nombre de un nuevo miembro de la familia acaba creando un conflicto detras de otro, cada cual más hilarante, que lo lleva cerca de una tragedia que solamente el devenir de la vida, el tiempo, restana.
Alexander Patellière eta Matthieu Delaporte frantziarren "Le Prénom" lanean oinarrituta, testu aberats eta dinamikoak, lagunen eta familiaren arteko gau-jai batera garamatza. Han, familiako kide berri baten izenari buruzko jolas dibertigarriak, gatazkaz gatazka eramango gaitu, zein baino zein barregarriagoa.
Sarritan egiten duten jai horietako bat. Giro lasaia, dibertigarria, ohikoa. Bakoitzak bestea ezagutzen du, eta badaki nolakoa den: serioa, formala, txantxazalea, orekatua... Galdera bat, jolas bat, denbora aurrera doan bitartean guzti hau euren bizitzei buruzko istorioa pertsonaletan bihurtuko da, eta ondorioz, talde osoari ustekabeko egoerak sortuko zaizkio urte askotako adiskidetasuna kolokan jarriz.
¡Ese no! Modu praktiko eta zuzenean azaltzen ditu indibidualismoa, bakardadea, eta inguruan daukagun kideen gaineko ezjakintasuna. Gizakiaren eta gizartearen konplexutasuna. Guzti hau modu zuzen, dibertigarri eta dinamikoan (hausnarketa antzokitik irteten garenerako utziz).
Antzezpen eta hizkuntza zorrotzaren bidez, ikuslea identifikatuta sentituko da agertokian azaldutako egoerekin, izan ere, guztioi gerta dakigukeen egoerak baitira.
Irakurri gehiago.